lunes, 16 de mayo de 2011

BALIABIDEAK

Kaixo!

Orain arte lortu ditugun baliabideak hortxe daude. lagungarriak izan daitezela espero dugu!

Hortxe doa



Aio!

EGILE TRESNAK



Egile tresnak ikasketa-esparru dinamikoa sortzeko baliagarriak dira. Baliabide hauek, lan multimedia eta konstruktibista bideratzea ahalbidetzen dute.

Era berean,  jarduerak eta aplikazioak sortzeko aukera eskaintzen dizu.

Egile tresnek,  moduluen bitartez antolatuta daude. Moduluak,  erabiltzailearen gaitasun eta interesen arabera, egokitu daitezke. Egokitzapenak, norberaren helburu, ezagutza, trebetasun eta jardueren arabera egingo dira.

Guk aukeratutako egile tresna: Cuadernia 2.0


            Cuadernia hezkuntzarako ataria da, Gaztela-Mantxako gobernuak sortua. Hezkuntza sisteman parte har dezaketen erabiltzaile guztiei zuzenduta dago. Alde batetik, irakaskuntzarako materiala sortzeko tresnak eskura edukitzea du helburu. Beste alde batetik, hezkuntza sistemaren  inguruan  informazioa, oharrak eta argibideak  izatea da atari honen funtzioa. Hortaz, irakaslegoak, ikaslegoak eta familiek tresna honetaz baliatu daitezke.

            Atariak hiru erlaitz ditu, erabiltzailearen arabera bat edo beste aukeratuko da. Erlaitzak honako hauek dira, lehenengoa irakaslegoari, bigarrena  ikaslego eta familiei eta hirugarrena hezkuntza baliabideei bideratuta dago.
                         

Irakasleentzako gunea:

            Informazioa, berriak eta zerbitzuak dira batez ere irakasle batek atal honetan aurki dezakeena. Eskola publikoari buruzko egoeraz informa daiteke, eta bere lanbideari buruzko abisu eta ohar asko  ikusi ditzake. Azken finean, irakasle bati bere lanbideari buruz interesatu ahal zaizkion gauza anitzak daude. Hona hauek dira gehienbat aurki daitezkeenak :

-          Hezkuntza publikoari buruzko albisteak, berriak eta abisuak

-          Irakaslegoarentzako urrutiko formakuntzak

-          Gela birtualak

-          Gai desberdinei buruzko blogak, adibidez edublog, entre todos

-          Autonomi erkidegoko ikastetxeei buruzko informazioa desberdinaren (antolakuntza, funtzionamendua, kudeaketa ekonomikoa, kontratazioak, zentru kontzertatuak, IKTk…) bilatzailea.

-          Hezkuntza sailak emandako abisuak (deialdiak, legeak…)

-          Lan-arriskuen prebentzioa

-          Zentruetako langile plantilak

-          Eskola 2.0-ri buruzko informazioa

-          Intranet eta posta elektroniko batean sartzeko aukera.

-          Ikastetxeetara joateko prest dauden ordezkoen zerrendak (izen-abizenak eta ikastetxearen izena)

-          Kurrikulumeko dekretuak

-          ...


Familientzako gunea:

            Ikasle eta gurasoei zuzendua dagoen  atalean ere, hainbat informazio eta zerbitzu azaltzen dira eskuragarri. Esan beharra dago atal hau ez dagoela ikasleriari zehazki zuzendua, ikasle hauen gurasoei baizik. Maila eta ziklo guztietako argibideak eta berriak daude, HHtik batxilergora. Hurrengoak dira topa ditzakegunak:

-          Ikasketen  gidaliburua, hau da, hezkuntza sistemaren egituraketa organigrama batean osorik azalduta.

-          Ekintza eskolarren programa guztiak.

-          Hezkuntza zentru desberdinak, nola eta non topatu.

-          Onartutako ikasleen zerrenda hurrengo ikasturterako.

-          Ikasleen aita eta amen elkarteetan parte hartzeko informazioa. Zer da eta zer egiten den halako elkarteetan azaltzen da, horretaz gain, izena-emateko eta kontaktuan jartzeko argibideak ematen dira.

-          Hezkuntza zerbitzu anitzak azaltzen dira, hala nola, doako materiala didaktikoa nola eskuratu eta ze arau bete behar diren, ikastetxe publikoetako jantokiei buruz informazioa, garraio eskolarreko funtzionamendua eta antolakuntza, eta azkenik, ikasle-egoitzetako plazak, sarbide prozedurak…orokorrean esan dezakegu irakaskuntzaz gain hezkuntza sistema publikoak eskaintzen dituen zerbitzu guztien datuak eta informazioa irakurri daiteke.

-          Familia eta hezkuntzari buruzko informazioa. Honen barruan, tratu txarrak, seme alaben hezkuntzara akademikorako laguntza… sartzen dira.

-          Bizikidetzarako plana osorik azalduta agertzen da.

-         


            Hezkuntza  baliabideen atalean, zerrenda luze bat izango genuke. Baliabide guzti horiek, alor ezberdinen arabera bananduta daude. Esparruak honako hauek dira:

·         Hezkuntza edukiak


            Atal honetan, Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxillergorako eta Lanbide Heziketarako ariketak bilduta daude. Ariketak, arlo curricularren arabera sailkatuta daude.
            Irakasleek, gelan bertan, Interneten bidez, ariketak hautatzeko aukera izango dute. Adibidez, irakasle batek, Lehen Hezkuntzako atalean sartu ondoren eta arloa aukeratu eta gero, milaka ariketa azalduko zaizkio.

·          Bestelako Baliabideak

            Baliabideak, azpiatal ezberdinetan sailkatzen dira, besteak beste:

-       Arlo curricularrak lantzeko baliabideak
-       Beste autonomietako ikastetxeen baliabideak
-       Hiztegiak
-       Entziklopediak
-       Ikastaroak
-       Jolas hezigarriak
-       Irakasteko liburuak
-       Ikasleen aniztasunari aurre egiteko baliabideak


·         edublogs

Irakasleek sortutako blogak bilduta daude.          

http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/planetaBlogs

Aurreko link-an klikatuz gero, irakasleek sortutako blog-en helbide guztiak azalduko dira. Guztiek, hezkuntzaren nondik-norakoan oinarrituta.

·         Hiztegiak

Hizkuntza guztietarako hiztegien zerrenda.

·         Entziklopediak

Atal honetan, bi entziklopedietarako jotzeko helbideak zehaztuta daude:  enciclonet eta  e-Junior.net

·         Multimedia baliabideak

Bideoak, argazkiak eta bestelako baliabideak eskuratzeko aukera eskaintzen du.

·         Internet-a gelan

            Honetan, IKT-en inguruko informazioa eskuratuko genuke. Hiru atal zehaztuta daude: Plan de conectividad integral (IKT-en inguruko informazioa, bai irakasleentzako eta bai ikasleentzako), centros en nuestro servidor (  ikastetxe guztiek, bere web orrialdeak sortzeko eta zenbait programa  instalatzeko argibideak) eta programa Althia ( eskoletan, IKT-en erabilera bultzatzeko zuzendua).

·         Berdintasunerako eta elkarbizitzarako baliabideak

            Hasteko, eskoletan berdintasuna eta elkarbizitza lantzeko baliabideak eta materialak eskuragarri daude. Era berean, atal honetan, gurasoentzat zuzendutako unitate bat dago  (eduki ezberdinekin osatua) aipatutakoa, hots, berdintasuna eta elkarbizitza, euren seme alabekin lantzen jarraitzeko.

·         Nazioko kongresua: internet-a geletan

            Esparru honetan, kongresu horren inguruko informazioa idatzita dago.

·         Cuadernia 2.0

            Honetan, hezkuntzarako baliabide digitalak sortzeko aukera izango dugu. Guk sortutako baliabide digital horiek sortzeko prozedura, beste atal batean azalduta dago. Gainera, bakoitzak soruutakoa, gainontzekoek ikus dezakete.

·         Pro- baliabideak

Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen unitate didaktikoen zerrenda.
Hasierako orrialdearen ezkerreko aldean, erabiltzaileentzat esanguratsuak izan daitezkeen beste atal batzuk zehaztu dituzte, honako hauek hain zuzen ere:

·         Albisteak eta berriak
·         Eskola egutegia
·         Agenda
·         Lana Hezkuntzan
·         Kontsulta gunea
·         Laguntza eta diru-laguntzak
·         Lehiaketak
·         Argitalpenak




lunes, 9 de mayo de 2011

miércoles, 20 de abril de 2011

Munduko Zazpi Mirariak

Kaixo!!!


Webquest-a bukatu dugu, Munduko Zazpi Mirariak lantzeko sortua! LH-ko 3.zikloko ikasleentzat erakargarria izan daitekeela uste dugu. Ikasteko baliabide motibagarria!






Disfrutatu!

lunes, 11 de abril de 2011

Webquest, Proiektu berria

Kaixo guztioi!

Gaur proiektu berri batekin hasiko gara, webquest bat sortuko dugu. Oraintxe, lanari ekingo diogu, ea proiektua atsegina suertatzen zaizuen!!!

Ongi izan

domingo, 3 de abril de 2011

ONDORIOAK






Hezkuntza eta teknologia

Iragana eta gaur egungo egoera kontuan hartuta, iruditzen zaigu teknologia berriak inflexio puntu bat izan direla argiago izateko hezkuntza  sistema berritu behar dugula. Izan ere, eskola zaharkituta zegoelako ustea nahiko zabalduta dago eta horrela pentsatzen dutenei ez zaiola arrazoirik  falta uste dugu, duela bi mende inguruko metodologia eta gaur egungoa oso antzekoak baitira.

Era berean pentsatzen dugu, teknologia berriek duten garrantzia ezin dela ukatu, hala ere, teknologia berriak gelan sartzea ez da nahikorik  ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobea izateko.  Horretaz aparte, beste eremu batzuetan ere aldaketak  egotea ezinbestekotzat jotzen dugu:  pedagogikoan, metodologikoan, ideologikoa...

Ikasuntza-irakasuntza konstruktibistaren gaineko ideia batzuk irakurri ondoren[1],  teknologia berrien erabilpen egoki bat lortzeko oso aproposak iruditu zaizkigu Vygostky proposatutako garapen hurbileko zona- ren gaineko  ideiak. Ezagupenak zabaltzeko teknologia berriek bide asko eskaintzen dituzte baina horiek baliagarriak izateko elkarren arteko laguntza ezinbestekoa da.

Atal honetako ondorioekin bukatzeko eta  aurreko paragrafoetan idatzitakoari garrantzirik  kendu gabe, aitortu behar dugu eskolako giroa ona izateko  irakasleen eta ikasleen jarrera baikorra oinarrizkoa iruditzen zaigula.


Irakasleriaren formakuntza konpetentziak

Irakasleak beti formatzen egon behar gara, gure bizitza etengabeko ikasketa izan behar da. Formakuntza hori gizarteari egokitu behar da, irakasleak gizartearekin batera joan behar dira, ikasleak aurrera egiteko oztoporik gabe. Gaur egun ikaskuntza hori euskaran eta IKTetan zentratzen da, baina beste arlo asko kontuan izan behar ditugu, esate baterako metodologia eguneratuak erabiltzea edo ariketa motibagarriak prestatzea.

Formakuntza etengabekoa izateaz gain, hasierako formakuntza minimoa izan behar dugu, ondoren hornitzen joango garena Hezkuntza Administrazioak sortutako jardunaldien bitartez. Hauek espezifikoagoak izango dira eta gure ikasketak zehatzak izango dira, etorkizun hurbilean erabiliko ditugunak.

Irakasleen ikaskuntza ebaluatu behar dugu, gauzak hobetzeko asmoarekin. Parte hartzea eta irakasleen koordinazioa oso garrantzitsuak dira, guztien artean informazioa elkartrukatzeko aukera ezin hobea delako eta horrela guztiek batera ikasten joango direlako.

Formakuntza ona izateko eta kideen arteko elkarlana bultzatzeko hainbat balore kontuan izan beharko ditugu, bizitzan funtsezkoak direnak. Besteen artean: inplikazioa, lankidetza, guztien onarpena, sormena, interesa, teknologiak ezagutzea, e.a.


IKT eta heziketa berezia

   Gela arruntetan ezik, laguntza geletan eta heziketa premia bereziko ikasleek IKT-rako eskubidea izan behar dute. Heziketa bereziko haurrek ere IKT mundua, gainontzeko ikasleekin batera, aztertzeko aukera ahalbidetu behar dugu irakasleok.

   Edozein urritasun izanda ere, hainbat tresna daude IKTen erabilpena errazten dutenak. Gainera, edozein ikaslerekin irakaskuntza ahalbidetzen duten programak ugariak dira. Askotan programa guzti hauen berri ez dugu, eta hau da heziketa  bereziko irakasle baten eginkizun garrantzitsuetako bat.

   Ikusmen urritasuna duten ikasleetzako IKT-ko materila  eskuratzea oso zaila eta garestia da. Hala ere, tresna horiek erabili baino lehen, baliabide eta egokitzapen arruntetara jotzen saiatuko gara. Letra larria jarri, kolorea aldatuz... egokitzapen sinplea izanik IKTen erabilera erraztu dezakeen detaile txikiak dira.

   Irakasleok internet-en asko arakatu behar dugu programa eta tresna guztien berri izateko.

   Heziketa bereziko ikasleentzat IKT-k izugarrizko garrantzia dutela kontutan izan behar dugu; autonomia, motibazioa, arreta mantentzea, komunikazioa psikomotrizitate arina, sormena...bultzatzen eta lantzen baitira. Azken finean, edozein ikaslerentzat sor daitezkeen onurak dira, baina heziketa bereziko ikasleekin, beharbada gehiago landu beharreko aldediak dira. Hortaz, gogoan izan behar dugu IKT-k, berrikutzak eta aldaketak ekartzeaz gain, onurak eta gaitasun anitzak sustatzen dituela.

   Ordenagailuaz baliatuz, eta arlo desberdinetako programak erabiliz irakasleak ikaslearen arreta mantendu eta motibazioa sustatu dezake. Arkatza eta papera ez diren beste materialak erabiltzen hasi behar gara, batez ere arreta berezia eskatzen duten ikasle horiekin.


Ikasys

Ikasys proiektuak, gure ustez, ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko baliagarria izan daiteke, batez ere, ikasle bakoitzak duen erritmoa errespetatzea ahalbidetzen duelako.

Gainera, proiektu honetan, estrategia kurrikularrak (edukiak), tresna informatikoekin uztartzen direnez, ikasleek akademikoki ezagutzak barneratzeaz gain, teknologietan trebatzeko unea eskainiko zaie.

Gure iritziz, proiektu honen prozeduren artean, kontratu didaktikoa egiteko aukerak, ikasleen garapena erabat aberastuko du. Irakasleak, ikasle horrentzako lana eta zailtasun maila zehazterakoan, ikasleen iritzia kontuan izatea, iniziatiba bikaina iruditu zaigu, ikasleen autoezagutza eta auto-erregulazioa bultzatzen baitu.

Era berean, proiektu berri honek, gela bateko aniztasuna kontu hartzen du eta guretzat, izugarrizko garrantzia duen alderdi bat da.

Ikasys proiektuak, guretzat oso eraginkorra den ebaluaketa proposatzen du, izan ere, ordenagailuen aplikazioak ikasleen ariketak berehala zuzentzen ditu eta hori oso motibagarria suertatuko zaiela uste dugu.

Bestalde, ikasle bakoitzak bere ordenagailuan arituko denez, ikasleengan autonomia bultzatuko da. Noski, autonomia sustatzea egokia iruditzen zaigu, baina talde lanak duen benetako garrantzia  kontuan hartzen den ala ez zalantzan jartzen dugu.

Printzipioz, proiektua behar den moduan aurrera eramaten baldin badute, betiere, berrikuntzak ongi kudeatuz, gure ustetan,  ekimen honen onurak agerian geldituko dira.


Eskola 2.0

Gure ustez, eskola 2.0 proiektuak berebiziko garrantzia duten zenbait alderdi bultzatzen ditu, besteak beste, irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.

Bestalde, proiektu honek, eten digitalarekin bukatuko du eta gaur egun hain garrantzitsuak diren teknologiak integratzeko, baliagarria izango da. Gelak, eramangarriekin, arbel digitalekin eta bestelako teknologiekin hornituko dira eta gure ustez, horrek ikasleei IKT-en inguruko ezagutzak bereganatzen lagunduko die eta bide batez,  ikasleak teknologiek dakartzaten onurez kosnziente izaten hasiko dira.

Gainera, ikasleengan baliabide teknologikoak zaintzeko ardura sustatu daiteke eta horren erantzunkizuna izatea, eurentzat oso positiboa izango da. Bakoitzak bere baliabideaz arduratuz gero,  irakaskeek autonomia sustatuko dute.

Era berean,  proiektu honek ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatu nahi dituenez, ikastetxeen arteko lankidetza eta komunikazioa erraztuko dela uste dugu. Gainera, irakasleek beste metodologi bat jarraitzeko aukera izango dute eta horri etekina ateratzea, posiblea izango da.

Gure ustez, Eskola 2.0 proiektuak hezkuntza kalitatea hobetzen langundu dezake, betiere, baliabide horien erabilera egokia bultzatzen baldin badugu.


Web 2.0

Gure ustez, Web 2.0 interneteko web zerbitzua oso arrakastatsua izaten ari da, izan ere, erabiltzaileen arteko partehartzea eta informazioaren elkartrukea bultzaten du. Gainera, Webguneak ez du gune itxi baten jarrera, hortaz,  informazioa gehitu edo kentzea errazten du eta hori jendearentzat oso  motibagarria izango da.


Elkarrizketa 

Elkarrizketatutako irakaslearen eskolan IKT-ei garrantzia handia ematen diete. Orain dela gutxi 4. eta 5. mailako geletan ordenagailu eramangarriak erabiltzen hasi dira, baita arbel digitalak ere. 

Horretaz aparte, plataforma ugari dituzte, beraz, teknologia nahiko txertatuta dagoela ondorioztatu dugu. Gure ustez, irakasle gehienak teknologiekin gogotsu daude. Orokorrean, irakasleak IKT-ekin ondo moldatzen badira ere,  badaude beste irakasle batzuek zailtasunak eta trabak dituztenak. Gure ustetan, kasu hauetan gakoa motibazioan eta gogo faltan dago. Baliteke, formakuntza faltak ere bere eragina izatea. 

Ikasleek, aldiz, trebeagoak dira eta erabileran nabaria da, horregatik, berrikuntzak gustura hartu dituzte. 

Irakasleak esandakoan oinarrituta eta edukiei dagokionez, aldaketak somatu ditugu. Beraz, IKT-ek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua beste modu batera burutzea ahalbidetzen dutela ondorioztatu dugu.

Azkenik, esan beharra dugu, informazio hau eskola bakar bati dagokiola, baina  badakigu beste eskola batzuetan IKT-en erabilera bultzatu beharra dagoela.






[1] PADILLA PARTIDA , S. Gestión de ambientes deaprendizaje constructivistas apoyados en la zona de desarrollo próximo. [sarean] pdf. [Guadalajara: Centro Universitario de los Valles de la Universidad de Guadalajara]  [2011ko martxoaren 20an ikusita]