Egile tresnak ikasketa-esparru dinamikoa sortzeko baliagarriak dira. Baliabide hauek, lan multimedia eta konstruktibista bideratzea ahalbidetzen dute.
Era berean, jarduerak eta aplikazioak sortzeko aukera eskaintzen dizu.
Egile tresnek, moduluen bitartez antolatuta daude. Moduluak, erabiltzailearen gaitasun eta interesen arabera, egokitu daitezke. Egokitzapenak, norberaren helburu, ezagutza, trebetasun eta jardueren arabera egingo dira.
Guk aukeratutako egile tresna: Cuadernia 2.0
Cuadernia hezkuntzarako ataria da, Gaztela-Mantxako gobernuak sortua. Hezkuntza sisteman parte har dezaketen erabiltzaile guztiei zuzenduta dago. Alde batetik, irakaskuntzarako materiala sortzeko tresnak eskura edukitzea du helburu. Beste alde batetik, hezkuntza sistemaren inguruan informazioa, oharrak eta argibideak izatea da atari honen funtzioa. Hortaz, irakaslegoak, ikaslegoak eta familiek tresna honetaz baliatu daitezke.
Atariak hiru erlaitz ditu, erabiltzailearen arabera bat edo beste aukeratuko da. Erlaitzak honako hauek dira, lehenengoa irakaslegoari, bigarrena ikaslego eta familiei eta hirugarrena hezkuntza baliabideei bideratuta dago.
Irakasleentzako gunea:
Informazioa, berriak eta zerbitzuak dira batez ere irakasle batek atal honetan aurki dezakeena. Eskola publikoari buruzko egoeraz informa daiteke, eta bere lanbideari buruzko abisu eta ohar asko ikusi ditzake. Azken finean, irakasle bati bere lanbideari buruz interesatu ahal zaizkion gauza anitzak daude. Hona hauek dira gehienbat aurki daitezkeenak :
- Hezkuntza publikoari buruzko albisteak, berriak eta abisuak
- Irakaslegoarentzako urrutiko formakuntzak
- Gela birtualak
- Gai desberdinei buruzko blogak, adibidez edublog, entre todos…
- Autonomi erkidegoko ikastetxeei buruzko informazioa desberdinaren (antolakuntza, funtzionamendua, kudeaketa ekonomikoa, kontratazioak, zentru kontzertatuak, IKTk…) bilatzailea.
- Hezkuntza sailak emandako abisuak (deialdiak, legeak…)
- Lan-arriskuen prebentzioa
- Zentruetako langile plantilak
- Eskola 2.0-ri buruzko informazioa
- Intranet eta posta elektroniko batean sartzeko aukera.
- Ikastetxeetara joateko prest dauden ordezkoen zerrendak (izen-abizenak eta ikastetxearen izena)
- Kurrikulumeko dekretuak
- ...
Familientzako gunea:
Ikasle eta gurasoei zuzendua dagoen atalean ere, hainbat informazio eta zerbitzu azaltzen dira eskuragarri. Esan beharra dago atal hau ez dagoela ikasleriari zehazki zuzendua, ikasle hauen gurasoei baizik. Maila eta ziklo guztietako argibideak eta berriak daude, HHtik batxilergora. Hurrengoak dira topa ditzakegunak:
- Ikasketen gidaliburua, hau da, hezkuntza sistemaren egituraketa organigrama batean osorik azalduta.
- Ekintza eskolarren programa guztiak.
- Hezkuntza zentru desberdinak, nola eta non topatu.
- Onartutako ikasleen zerrenda hurrengo ikasturterako.
- Ikasleen aita eta amen elkarteetan parte hartzeko informazioa. Zer da eta zer egiten den halako elkarteetan azaltzen da, horretaz gain, izena-emateko eta kontaktuan jartzeko argibideak ematen dira.
- Hezkuntza zerbitzu anitzak azaltzen dira, hala nola, doako materiala didaktikoa nola eskuratu eta ze arau bete behar diren, ikastetxe publikoetako jantokiei buruz informazioa, garraio eskolarreko funtzionamendua eta antolakuntza, eta azkenik, ikasle-egoitzetako plazak, sarbide prozedurak…orokorrean esan dezakegu irakaskuntzaz gain hezkuntza sistema publikoak eskaintzen dituen zerbitzu guztien datuak eta informazioa irakurri daiteke.
- Familia eta hezkuntzari buruzko informazioa. Honen barruan, tratu txarrak, seme alaben hezkuntzara akademikorako laguntza… sartzen dira.
- Bizikidetzarako plana osorik azalduta agertzen da.
- …
Hezkuntza baliabideen atalean, zerrenda luze bat izango genuke. Baliabide guzti horiek, alor ezberdinen arabera bananduta daude. Esparruak honako hauek dira:
· Hezkuntza edukiak
Atal honetan, Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxillergorako eta Lanbide Heziketarako ariketak bilduta daude. Ariketak, arlo curricularren arabera sailkatuta daude.
Irakasleek, gelan bertan, Interneten bidez, ariketak hautatzeko aukera izango dute. Adibidez, irakasle batek, Lehen Hezkuntzako atalean sartu ondoren eta arloa aukeratu eta gero, milaka ariketa azalduko zaizkio.
· Bestelako Baliabideak
Baliabideak, azpiatal ezberdinetan sailkatzen dira, besteak beste:
- Arlo curricularrak lantzeko baliabideak
- Beste autonomietako ikastetxeen baliabideak
- Hiztegiak
- Entziklopediak
- Ikastaroak
- Jolas hezigarriak
- Irakasteko liburuak
- Ikasleen aniztasunari aurre egiteko baliabideak
· edublogs
Irakasleek sortutako blogak bilduta daude.
http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/planetaBlogs
Aurreko link-an klikatuz gero, irakasleek sortutako blog-en helbide guztiak azalduko dira. Guztiek, hezkuntzaren nondik-norakoan oinarrituta.
· Hiztegiak
Hizkuntza guztietarako hiztegien zerrenda.
· Entziklopediak
Atal honetan, bi entziklopedietarako jotzeko helbideak zehaztuta daude: enciclonet eta e-Junior.net
· Multimedia baliabideak
Bideoak, argazkiak eta bestelako baliabideak eskuratzeko aukera eskaintzen du.
· Internet-a gelan
Honetan, IKT-en inguruko informazioa eskuratuko genuke. Hiru atal zehaztuta daude: Plan de conectividad integral (IKT-en inguruko informazioa, bai irakasleentzako eta bai ikasleentzako), centros en nuestro servidor ( ikastetxe guztiek, bere web orrialdeak sortzeko eta zenbait programa instalatzeko argibideak) eta programa Althia ( eskoletan, IKT-en erabilera bultzatzeko zuzendua).
· Berdintasunerako eta elkarbizitzarako baliabideak
Hasteko, eskoletan berdintasuna eta elkarbizitza lantzeko baliabideak eta materialak eskuragarri daude. Era berean, atal honetan, gurasoentzat zuzendutako unitate bat dago (eduki ezberdinekin osatua) aipatutakoa, hots, berdintasuna eta elkarbizitza, euren seme alabekin lantzen jarraitzeko.
· Nazioko kongresua: internet-a geletan
Esparru honetan, kongresu horren inguruko informazioa idatzita dago.
· Cuadernia 2.0
Honetan, hezkuntzarako baliabide digitalak sortzeko aukera izango dugu. Guk sortutako baliabide digital horiek sortzeko prozedura, beste atal batean azalduta dago. Gainera, bakoitzak soruutakoa, gainontzekoek ikus dezakete.
· Pro- baliabideak
Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen unitate didaktikoen zerrenda.
Hasierako orrialdearen ezkerreko aldean, erabiltzaileentzat esanguratsuak izan daitezkeen beste atal batzuk zehaztu dituzte, honako hauek hain zuzen ere:
· Albisteak eta berriak
· Eskola egutegia
· Agenda
· Lana Hezkuntzan
· Kontsulta gunea
· Laguntza eta diru-laguntzak
· Lehiaketak
· Argitalpenak

No hay comentarios:
Publicar un comentario